Mercedes-Benz-ek antolatu duen QR bidezko altxorraren bilaketa

Mercedes-Benz-ek, bere sorreraren 125. urteurrenaren karietara, Singapur-eko kaleetan lehiaketa bat antolatu du,  « The Reality Competition of The Year – Mercedes-Benz 125! RACE » deitu diona. Lehiaketak geolokalizazioa eta QR kodeak konbinatzen ditu.

Parte-hartzaileek QR kodea daraman irudi bana duten 5 Mercedes auto aurkitu behar dituzte. Lehiaketa abuztuaren 26tik irailaren 18a bitarteko lau asteburutan jokatuko da eta sari erakargarriak irabazteko aukera emango du, besteak beste Alemaniara Mercedes fabrikak bisitatzera joan-etorriko bidaia bat.
Eskaneatzen den QR kode bakoitzak hurrengo autoa zer zonatan dagoen adierazten du. Beraz, altxorraren bilaketa moduko joko bat da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude