Espresso Book Machine eskatu ahalako inprimaketako makina, liburu bat minutu batzuetan inprimatzen, kolatzen eta azalez hornitzen duena, Europa kontinentalera iritsi da. Ia bi urte igaro dira Londresko Blackwell liburu-dendak horrelako makina bat jarri zuela.
Aurten, azaroaren bukaeran, instalatu dute mota horretako makina bat, lehenbizikoz, Amsterdam-eko American Book Center liburu-dendan.
Orain probatan daukate eta 2011ko urte-hasieran hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Espresso Book Machineren softwarea, EspressNet deritzona, On Demand Books enpresak garatua da. Horren bidez, eduki-biltegi erraldoi batera konekta daiteke makina, bezeroek milioika titulu minututan inprimaturik eskuratzeko aukera izan dezaten.
On Demand Books enpresak eta Xeroxek sinatu duten akordio baten ondorioz, Xerox-en 4112 kopiagailu/inprimagailuaz ekipaturik doa orain Espresso Book Machine. Horrek garrantzia du, ez bakarrik sistemak ematen duen kalitatea hobetuko delako, baita Xerox-ek mundu osoan eskaintzen dituen makinak alokatzeko eta mantentzeko zerbitzuek ere bermea emango dutelako ere.
Espresso Book Machine bat Xerox-en 4112 kopiagailu/inprimagailuaz ekipatua.