Gerardo Luzuriagarekin berbetan (I): “Dokumentazio ikasketak euskal unibertsitateetan sartzeko bidea ikertzen gaude”

Gaurkoan Gerardo Luzuriagaren elkarrizketa bat gerturatzen dizuegu. Gerardo Nazaren, Lizarra aldeko herri txiki batean jaio zen. Historia karrera bukatu zuenetik liburu artean ibili da, liburutegi batetik, beste batera. Bere lehenengo lana Madrilgo “Hemeroteca Nacionalean” lortu zuen, eta ondoren, Basauri zein Oñatiko udal liburutegietan
eta Soin Hezkuntzako Euskal Erakundearen liburutegiko arduradun gisa aritu da, besteak beste. Euskara ere, bere bizitzako ikasgai garrantzitsua izan da, 28 urterekin hasi baitzen hau ikasten eta egun, horretan dirau.

Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako Batzarkidea, Eusko Ikaskuntzaren Bazkidea eta
Euskadiko Liburutegien Aholku Batzarkidea da eta bere argitalpenen artean daude: “Oñatiko Unibertsitateko XVI. Mendeko inpreso eta inkunableen katalogoa (1991)” eta “XVI mendea: Historia,irakaskuntzako metodoak, bizitza akademikoa, ikasgaiak eta zentsura (1998)”.

Egun, zertan zabiltza lanean? Zure lan ofizialetik at, beste proiektu gehiagotan murgildua zaude?

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako saileko liburutegi,artxibo eta Dokumentazio guneko arduraduna naiz. Hortaz, saileko hiru atal horiek zaintzen ditut. Dagoeneko liburutegia dokumentazio gune bihurtu da. Liburuak oraindik badaude ere, inondik ere ez dira materialik ohikoenak ezta garrantzitsuenak ere.

Hona hemen,labur-labur,zertan datzan gure betebeharra, Enplegu saileko langileen eta politikoen informazio beharrak asetzea, hori da gure xede. Horretarako bi motatako baliabide hauek erabiltzen ditugu: liburutegian harpidetzaren bitartez jasotzen ditugunak (liburuak,
aldizkariak, datu-baseak, Internet) eta guk geuk, Administrazioak berak, kudeatutako eta ekoiztutako txostenak. Hiru urrats ditu lan egiteko prozesuak:leku guztietatik informazioa biltzea, ahalik eta
gehien; bigarrena, bildutako informazioa iragaztea eta soilik interesgarriarekin geratzea erabiltzaileei bidaltzeko. Beti gaurkotasunari lehentasuna ematez.

Gauzak horrela, gehiegizko informazioa ere kaltegarria izan daiteke, izan ere, informazio eza bezain kaltegarria izan daiteke. Dokumentazio esparrua kalitatezko informazioa lortzean datza.

Hamaika proiektutan nabil murgilduta. Ez, ez daukat denborarik aspertzeko. Roberto Kerexetarekin batera martxoan, bi urtean behin, duela 8
artetik hona Euskal Herrian sortutako proiektu
digitalen bertuteak eta edukiak

aztertu ondoren, Jakin aldizkarian argitaratzen ditugu emaitzak. Horretaz gain, artikulu hauetan liburutegi digitalari buruzko gogoetak,Europako liburutegi digitalek egindako lehendabiziko urratsak,liburu elektronikoak, euskal digitalizazio esparru horretan proiektu
bateratuaren premiaren kezkak jorratzen ditugu.

Orain dela
hilabete batzuk liburuzain, dokumentalista eta artxibozainen artean
talde bat sortu dugu bi helbururekin: bata,Euskal
Herrian Erkidego profesionala sortzea.
Hastapenetan gaude. Hausnarketaren garaian gaude. Nire
ustez, unea ailegatu da elkarte profesionaletik (Nafarroako
Liburuzainen Elkartea –ASNABI-, Artxibategi, Liburutegi eta
Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkartea – ALDEE-, Joana Albret) Erkidego profesionala lortzeko.
Eta bigarrena, dokumentazio
ikasketak euskal unibertsitateetan sartzeko bidea
ikertzea.

Kultura sailak
indarrean jartzen dituen kulturari
buruzko legeak
(liburu,
liburutegiak, dokumentazioa, artxiboak) bertatik bertara jarraitzea tokatzen zait, harik eta emendakinak prestatu arte. Baina parte hartzen dudan mugimendu guztien berri ematea luze joango zait, beraz,beraz, gainetik aipatzera noa: Tiraka, Eusko Jaurlaritzan euskararen
alde sortutako talde sasiofiziala, edo Joana Albret Bibliotekonomia
Mintegia.

Zein egoeratan
daude Bilbiotekonomia eta Dokumentazioari buruzko ikasketak Euskal
Herrian? Esango zenuke zabalduz doan esparru akademikoa dela?

Euskal Herrian, nik dakidanez ez dago dokumentazio ikasketak egiteko aukera.Euskal Herrian ez dago ikasketak horiek egiteko Fakultaterik. Eta gabezia honek euskal dokumentazio eremuan eragin handia dauka. Lan
tekniko gehienak gaztelania eta frantses hutsean egiten jarraitzen dugu. Garaia da honen gaineko ikasketak euskal unibertsitateetan jartzeko; liburutegi, artxibo eta dokumentazio arloko gaiak euskal munduak jarritako arauen arabera antolatzeko.

Susmoa daukat Euskal Herriko unibertsitateetan ez dagoela honen gaineko ikasketa ofizialik. Dena den hori da hilabete hauetan egingo dugun azterketa, Euskal Herriko Unibertsitate bateko arduradunekin harremanetan jarri
dokumentazio ikasketak jar ditzaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude