Aurtengo ekitaldiaren gai nagusia Web 2.0 hemen da. Internet 2.0 ezin da elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi. Hori dela eta, zuek izandako esperientziak bilkurako partaideekin eta etorkizunean filosofia horren parte izan nahi dutenekin konpartitzea aberasgarria izango da.
Web 2.0 esperientzia bakoitza azaltzeko hamabost minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.
Zer eta nora bidali
Bilkuran azaldu nahi den esperientziaren laburpena bidali behar da, gehienez orrialde bat, paperean zein formatu elektronikoan (testu soila, ASCII). Aurkeztutakoak, izenburua, egileen izen-deiturak eta web 2.0 esperientzia garatu den ingurunearen berri eman beharko du. Aparte bidali harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefono-zenbaki bat. Hori dena behean dagoen helbidera bidal daiteke, edo bestela, formulario hau bete.
Ana Arruarte
Informatika Fakultatea
649 p.k., 20080 Donostia
Tel.: 943 015065 Fax: 943 015590
a.arruarte[abildua]ehu.es
Egutegia
Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2007-01-29
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2007-02-09
a says:
Noiz izango den jartzea interesgarria litzateke