Software-erakusketa

Ekitaldi honen gai nagusia Web 2.0 hemen izanik, bilkuraren egunean euskaraz garatutako edozein klaseko software-produktuak aurkezteko beta ere izango da. Beraz, euskarazko softwarea ekoizten baduzu, bilkuran parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.

Zer eta nora bidali
Aurkezpenaren laburpena bidali behar da, gehienez orrialde bat, paperean zein formatu elektronikoan (testu soila, ASCII). Horrez gain, honako informazio hau beharko genuke:
Produktuaren izena
Egilea(k)
Produktorea
Helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa
Interneterako konexiorik beharko zenuke aurkezpenean?
Informazio hau guztia behean dagoen helbidera bidal daiteke, edo bestela, formulario hau bete.

Ana Arruarte
a.arruarte[abildua]ehu.es
Informatika Fakultatea
649 p.k., 20080 Donostia
Tel.: 943 015065 Fax: 943 015590

Egutegia
Proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2007-01-29
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2007-02-09

Utzi erantzuna Anonimoa(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude