IEB 07 Aurkezpena (Web 2.0 hemen)

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailetik jotzen dugu zuregana, IEB2007, Informatikari Euskaldunen VI. Bilkuraren berri emateko, aurreko ekitaldiek izaniko harrera onak bultzaturik, datorren udaberrian beste ekitaldi bat antolatzea pentsatu baitugu.

Bilkuraren izenburua, oraingoan, Web 2.0 hemen izango da. Jakina denez, web 2.0, teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak bilkurako parte hartzaileei azaltzeko aukera ere izango da hemen.

Gai nagusia hori izanik ere, informatikan euskaraz jarduteak berarekin dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldiko mintzagaien artean.
Bilkurari buruzko informazio gehiago helbide honetan  topa dezakezu.

Besterik gabe, har ezazu agur bero bat.
Olatz Arbelaitz, IEB2007ren koordinatzailea.
(olatz.arbelaitz[abildua]ehu.es)