Urban Regime Analysis (URA): hiria gobernatzeko koalizioak

Urban Regime Analysis (URA) deritzona,
Hiriaren gobernutasuna nola antolatzen den aztertzeko tresna teoriko bat da.. gaur
eguneko gizarte egitura konplexua hartzen du abiapuntutzat, eta botere
publikoa, esklusibitate demokratikotik agintzen duen boterea bezela irudikatu
beharrean (Europako eredu klasikoan), beste eragile batzuekin elkarlanerako
tradiziotik aztertzen du. Ondorioz, “agintean” baino, negoziazioaren paradigman
mugitzen da.

Horrenbestez, URA ikerketa
tresna, hurrengo galdera honi erantzuten saiatzen da: nork duen hiri-ekimen
ahalmena eta zergatik.
Beraz, ez dio lehentasunik ematen nork gobernatzen duen
argitzeari (teoría pluralistak bezela), bere xedea, ekiteko ahalmena bait da,
eta ez horrenbeste, botere nominala. Eta bestalde, estrukturalismotik aldenduz
ere, ez du “boterea” zerbaiten edo norbaiten “gaineko” ahalmena bezela
irudikatzen, “helburu” baterako baliabideak bideratzeko ahalmena bezela, baizik.

URA teoriak, ahalmenak eta
baliabideak helburu amankomun baterako abian jarri dituzten eragile desberdinen
koalizioa bat bezela ulertzen du hiri-gobernuaren eskema. Eskema hau,
beharrizan batetik sortzen da: gizarte konplexu batean, helburuak lortzeko,
unilateraltasunetik jardutea ez da nahikoa izaten, koalizioak uztartu behar
dira, elkar probetxurako. Boterea, “gizarte ekoizpenerako” indarra bezela
hartzen du, interes anitzen artean, emaitza zehatz batzuk lortzeko, bakoitzaren
baliabideak abian jartzeko mekanismo baliagarria bezela. Horrela hiri baten lau
botere mota aurkitu daitezke:

– Botere
sistemikoa: eragile ekonomikoek duten ahalmena.

– Gizarte
kontrolerako boterea: Erakunde publikoen eskutan dagoena.

– Koaliziorako
boterea: helburu bateragarriak dituzten eragileen artekoa.

– Gizarte
ekoizpenerako boterea: hain zuzen ere koaliziorako indarrak bateratuz, lidergo
barriak sortzeko boterea.

 
URA teoriaren arabera,
hiriaren gobernagarritasunerako, botere erabakigarria gizarte ekoizpenerako
botera litzateke: eragileak gauza izan behar dira, epe luzerako koalizio bat
sortzeko. Koalizio hau lantzeko lau pauso osatu behar direla azpimarratzen du:

 
1.- Agenda bat
landu (agenda setting)

2.- Koalizioa
eraiki (coalition building)

3.- Elkarlanerako
eskemak diseinatu (devising schemes of cooperation)

4.- Baliabideak
abian jarri (resource mobilization)

 
Hiri baten mugitzen diren
eragile desberdinek koalizio mota desberdinak antolatu ditzateke, helburu
bateragarri bat hitzartu ezkero eta bakoitzak koalizio horretara, botere
ahalmen bat ekarriz.  Baina eredu teoriko
hauen artean, gero, errealitateak erakuzten du, Hiri-Erregimena koalizioa mota jakin
batek lortzen duela, beste aukera guztien gainetik: klase politikoak (gizarte
kontrolerako boterea) eta eragile ekonomiko pribatuak (botere sistemikoa)
osatzen duten koalizioa, alegia.

 

Koalizio mota hau zergatik den
ugariena ulertzeko, hurrengo kausak adierazi daitezke. Hasteko, onartu beharra
dago, ohiturak berak baduela berezko pisu bat. Esan daiteke, botere publikoak
eta interes pribatuak, batera “gobernotasun marko” bat osatu dutela: erakunde
publikoek inbertsiorako indarra bilatzen dute hiri-egitasmo asko aurrera
eramateko, eta interes pribatuek, ordez, erakundeek eskura dituzten
legitimitate demokratikoa eta haren salbuezpenezko ahalmenez baliatu nahi dira
(lurrak desjabetzekoarena oso argia da, adibidez). Biren arteko “marko” honetan
(beti erakunde misto batetan gorpuztuta: hiria eraberritzeko erakunde
publiko-pribatuak kasu), hiritarren partaidetza deritzona, elementu
distorsionatzailea gertatu daiteke, aurretiaz adostutako egitasmoetarako. Marko
horretatik aldentzen dena, “ezinezkoa” –ren definizioan geratzen da, eta gizarte
eszenatokian “betiko ezezko”-aren sujetua bezela irudikatzen zaio.

 
Hau da erakunde publikoen gaur
eguneko partaidetzarako diskurtso formalistaren paradoxa: hiri egitasmoa
adostutako dago ohiko elkarlanerako kidearekin (interes pribatuarekin), baina,
gizarte legitimidade plus bat bilatzen dute, hiritarren partaidetzaren
bitartez. Bilaketa hau, betidanik erakunde publikoek hiri mailan izan duten ,
eta azken urteotan baztertzen ari den, zerbitzuen emaile izaera horren itxura
gordetzea litzateke, agian. 90 hamarkada arte, Udalek zerbitzu emailearen lana
betetzen zuten gehien bat (garraio publikoa, kirol eta kultura azpiegiturak, ongizate
politika,…) baina azken aldi honetan, garapen agentziaren nortasuna bereganatzen
ari dira: Plan Estrategikoa
, deritzona, udal guztien ekimena bihurtzen ari da.
Beraz lehengo eskeman, hiritarrak ziren udal egintzaren xede eta helburu
zuzena; aldiz, oraingo agentziaren izaera berri honetan, helburuak beste batzuk
direlarik (hiria garapen ekonomiko eta inbertsio globalizatuetarako erakargarri
bihurtu), hiritarra bera baztertuta geratzen da. Irudikapen hori, ordea, ezin da itxuraz publikoki azaleratu, eta
hortaz, gobernotasun marko horretara integratzeko saiakera… baina beti ere
markoak ezarritako mugarrien barruan. Arazoa hiritarren eritzia egitasmoaren
aurkakoa azaltzen denean sortzen da.

 
Baina
ba al dago Urban Regime mota honeri buelta ematerik?… Horretarako, gizarte
eragileek URA teoriak erakuzten dituen lau pausuak emateko gai izan behar da,
atomizazioa eta beste ezinkeri asko gaindituz: agenda bateratua landu,
koalizioa eraiki, elkarlanerako eskema diseinatu eta baliabideak abian jarri.
Hitz batetan, URA-k azpimarratzen duen “gizarte ekoizpenerako” boterea landu,
lidergo barriak azalerazteko
.

 
Gerora
begira, zer esanik ez, erakunde publikoetako buruek, giza eragileen gorputza
koaliziorako sujetu gai bat badela ausnartu behar dute, eta interes pribatuek
duten pultsio menderatzaile arriskutsu hori gabe, gainera….. bestela ez dago
erregimena berridazteko aukerarik (batek ez badu nahi….)

 
Teoria guzti hau, adibide batekin uztartzeko, hona hemen, Antonia
Casellas ikertzaileak, “Bartzelona Eredua”
bezela ezagutu izan denari buruz,
URA teoriaren eskemetatik landutako azterketa kritikoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude