HIRIPUBLIKA:
HIRIARENGANAKO ESKUBIDEA
HIRIPUBLIKA,
Hiri demokratikoa da, jarraipeneko konkista bat, balore eta interesen
arteko eztabaidarako zelai irekia; berrikuntza politiko, hirigintza imaginazio
eta gizarte mobilizaziorako desafioa.
Horregatik, Hiripublika
batek hurrengo helburu hauek izan behar ditu ardatz:
– Hiritartasun balore eta
aldarrikapenak azalduko dituen gizarte politiko bat sortaraztea.
– Esparru publiko eta hiri
bilduaren aldeko hirigintza, elkartrukatze sozial eta funtzionalerako zentralidadeak
sortuko dituena.
– Hiri bakoitzak duen
nortasunezko perfilaren aldeko apostua: gunearen morfologia, inguruaren
kalitatea eta ikurraren esanahia duten elementu arkitektonikoak aintzat hartuz.
Eredu honen aurrean (eta
kontra), bestelako hiria dago, Hiri
Globalizatua:
– Urbanizazio lausotua,
loturagabea eta hiri produktuen izaera duten barruti tematikoen bitartez
osatua.
– Berdin sortzen ditu
degradatu eta marginatutako guneak, zein gorentasunez betetako eremuak.
– Autobide sareak
estratifikazio sozial berria ahalbidetzen du, zentralidade balorea duten
lekuetara heltzeko dagoen espazio-denporaren arabera neurtzen dena.
– Arkitektura banalizatua
eta estandarizatuaren ekoizle da. Arkitektura arrandiatsu eta ugaldu ezinak
gehigikeriaz erabiliz, gorentasun guneen mugarri sinbolikoak ezartzen ditu.