Handiena

Langraiz Okako kartzela berria jasoko duen partzelaren goitiko argazkiek aho bete hortz utzi naute.

Alde batetik, kokapena dago, Gasteizko Mendien magal-magalean baitago, mendilerroak osa zezakeen balizko Natura Parkearen erdian.


Gorriz, kartzela berriaren kokapena (handitzeko, irudian sakatu) / Google Earth

Bestalde, tamaina itzela. 43,7 hektareako azalera du partzelak. Tamaina neurtzeko, alderaketa sinple bat egin dezagun: Donostiako XIX. mendeko
zabalguneak
45,7 hektarea inguru ditu!



Lur-mugimendu erraldoien goitiko ikuspegiak

Langraizko kartzela berria Arabako lurzoru urbanizaezinean inoiz egindako eraikinik handiena izango da. Arabako Aldundia proiektua gelditzen saiatu den arren, lanak uda baino lehenago jada esleitu ditu Sociedad Española de Infraestructuras Penitenciarias delakoak.

Zer dio ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude