AnHitz

Atzo Informatikari Euskaldunen Biltzarrean izan nintzen. Giro ezin hobea, aspaldiko lagunekin elkartzeko aukera, eta oso gai interesgarriak. Bileraren erritmoa ere on-ona izan zen, azkarra, baina ez axalekoa, eztabaidatzeko eta galdetzeko aukera ere bai, baina doi-doi. Donostiako Teknologi Elkartegiko Eraikin Nagusian berrehundapiko informatikari bildu ginen. Eraikina oso egokia iruditu zitzaidan, eta polita.

Lehen hitzaldia Elhuyar Fundazioko Igor Leturiak eskeini zuen. Txundituta utzi gintuen AnHitz 3Dtako pertsonaiarekin. Neskaren mugimendua, hizkuntza batetik bestera pasatzeko abilezia (ahots ezberdinez, momentuz), eta batik bat ahotsa ulertzeko erakutsi zuen adimena harrigarria zen. Ixa taldeko Kepa Sarasolak duela hamar urte hain urruti iritsiko zirenik ez zuela aurrez ikusten aitortu zidan. Egia esanda, galderen ulermenaz eta erantzunen egokieraz Igorrek eman zituen datuak, perfektuak izan gabe, oso txukunak dira.

Iñaki Agirre Pérez