Euskal unibertsitateak gizarte-sareetan (2)

Web 1.0 eta blogosferako kokapena

Laura Pascual Cantabrana,
Iñaki Agirre Pérez

(en
español aquí
)

Joan den astean plazaratu “Euskal
unibertsitateak gizarte-sareetan
” txostenari jarraituz, gaur unibertsitateen web argitalpen osoa, alde batean, eta blog argitalpena, bestean, ikuskatuko dugu.

Webometricsen datuek Euskal Herriko Unibertsitatearen agerpen zabalagoa erakusten dute, atzean Nafarroako Unibertsitatea darraiola.

Kokapen datu hauek euskal unibertsitateen ikasle kopuruekin
erkatuz, unibertsitateen web 1.0 argitalpenen antzeko errendimenduak
dagertza, gutxi gora-behera ordena linealeko erlazioan. Deustuko
Unibertsitatea nabari da zertxobait. Adierazle konposatutik web
argitalpenaren tamainua erauzten badugu, Deustuko Unibertsitatearen
errendimendua are nabariagoa da.

Webometrics-invTamaino_eu

TamainoGrafico_eu

Gure ustez, gizarte-sareetako jarduera eta web argitalpenaren
tamainua ez daude lotuta. Erakundearen blogen aldeko politika
eraginkor batek argitaratutako web orrialdeen kopurua emenda dezake,
baina hasiera batean, gizarte-sareetako guneetan jardun, mikroblogak idatzi edo gizartean etiketatzea ikuspena, onarpena eta azken batean eragina hobetzeko baliogarriak dira.

Webometrics sailkapeneko ikuspenari so, Nafarroako Unibertsitateko blog politika emankorra izan dela pentsa dezakegu, blogak sustatu bai, baina ikasleei ireki ez dizkien Euskal Herriko Unibertsitatea harrapatu duelako.

Webometrics-invVisibilidad_eu

Hala eta guztiz ere, 4icu erakundearen ikuspen/onarpen adierazleak ez ditu berresten datu hauek. 4icuren arabera Euskal Herriko Unibertsitatea da nagusia, eta honen atzetik politika iraunkorra duen Deustuko Unibertsitateak zein blogik sustatzen ez zuen eta gizarte-sareetan parte hartzen ez zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Unibertsitateari aurrea hartu diote.

4icu-Visibilidad_eu

Azkenik, Mondragon Unibertsitateak planet formatua aukeratu du unibertsitarien etxeko zein kanpoko blogak batzeko. Ondorio gisa, datu hauek oso kontuz erabili behar direla ohartu besterik ezin dugu egin. Izan ere, neurtresnen emaitzak ez datoz bat.

Ikuspegia osatzeko asmoz, surchur zerbitzuaren beste adierazle bat eskaintzen dugu,
ikasleak erakartzeko garaiko blogen onarpena, hain zuzen ere. Aipatu zuhurtzia ahaztu gabe, unibertsitate pribatuek (Deustuko, Nafarroako eta Mondragon Unibertsitateak) hobeto jokatzen ari direla esango genuke.

SurchurBlogs201003_eu