NUPeko irakaskuntza onenetarikoa

Conocimiento y Desarrollo 2007ko txostenean Nafarroako Unibertsitate Publikoa Estatuan irakaskuntza hobekien ematen dutenen artean dager, Universitat Pompeu Fabraren pare. Irakaskuntzaren kalitatea neurtzeko parametro hauek hartzen dituzte kontuan: ikasleen uztearen tasa, errendimenduaren tasa, graduduntze tasa, ikasle-irakasle ratioa, ikasle-eserleku ratioa ikasgeletan, informatika geletan eta liburutegietan, eta ikasle kanpotarrena.

Ikerkuntzan ere, nahiz eta atzerago ibili, hobera egin du: ikerketako seiurtekotan nabarmen egin du aurrera.

Zorionak NUPi!

Iñaki Agirre Pérez