Ordenagailuentzako azken txipa

Ordenagailu konpainia gehienak nanoteknologiaren azken emaitzen atzean zebiltzala, HPk transistore mota berri bat asmatu du: memristorea. Memristorea 1971ean Kaliforniako Unibertsitateko Leon Chuak imaginatu zuen: memoria baten eta erresistentzia baten ezaugarriak dituen transistorea da. Bere zehar pasatu den korronte elektrikoa gogora dezakeen zirkuitoa, alegia. Oraintsu R. Stanley Williams Dk.aren ikertaldeak, Nature aldizkarian argitara eman dutenez, egingarria dela frogatu dute.

Aurkikuntzaren eragina sakona izango dela uste da. Alde batetik, memoria nagusia eta memoria laguntzailearen arteko muga ezabatuko dela uste da, memristoreak memoria gordetzeko argindarrik behar ez duelako. Ordenagailuen abioa ez da beharrezkoa izango, hortaz. Beste aldetik, funtzionamendu analogikoan burmuineko neuronen antza handia duelako.

Asmakizun honi buruz gehiago jakiteko, popsci.com-en ingelesez.

Iñaki Agirre Pérez