Ipuinak izarretan

Aspaldian Roslyn Frank ikerlaria Euskal Herrira egindako bisita batean ezagutu nuen. Bere teorien arabera, euskal mitologian zetzan hartzaren edo Harzkumearen ipuin-bildumen jatorria. Ipuin hauek izarrei begira kondatzen ziren orduan. Gaur beste bertsio bat jaso dut Jose Luis Arriagaren eskutik, eta zeruan kokatzen saiatuko naiz.

Basajaunaren azkena
Arrantzale mutil gazte bateketxetik irten eta ugazaba baten bila doala, gaztelu bat ikusten du zabalik. Sartzen da bertan eta neskatila polit bat agertzen zaio eta esaten dio gaztelu hura Basajaunarena dela eta handik irtetzerik behin sartuz gero ez dagoela. Neskatilak berak ere, Basajaunak harrapatu bere etxetik, eta gazteluan mirabe bezala betiko egon beharra du.

Basajauna hil behar da gaztelutik irtetzeko baina Basajauna indartsu ikaragarria delarik, egin ezindako gauza da hori. Erraldoi hori hiltzeko era bat bakarrik dago: Lehenbizi herensugea hil behar da; hura hiltzean, bere sabeletik erbi batek irtengo du, hura ere harrapatu eta hil behar da; bere sabeletik uso batek irtengo du; bera harrapatu eta barnean dituzten arraultza biak hartu eta berekin Basajauna bekokian jo behar da bera hiltzeko.

Mutilak irtetzen du isilean gaztelutik baina neskatila ere askatzea nahi du berekin ezkontzeko. Horretarako, Basajauna hil beharra du. Bidean artza, erbizakurra, arranoa eta inurria bildots bat egoki banandu ezinga aurkitzen ditu. Egoki eta lau animalien aukerara egiten ditu mutilak atalak eta laurak, esker onagatik, beren itxura nahi duenean jartzeko ahalmena ematen diote. Horrela hartz bezala herensugea hiltzen du, erbizakur bezala erbia harrapatzen du eta arrano bezala usoa. Lan horiek bukatuta eta gero, inurri bezala jauregira joaten da. Basajaunak bere aurkezpena sentitzen du eta:

Kristau haragiaren usaina hartzen dut, kristau haragiaren usaina hartzen dut

dio baina etxe bazterrak aztertu arren ez du arrantzalea aurkitzen inurri itxura hartuta baitago.

Gazteluko neskatilak esaten dio nola Basajauna hil. Biharamun goizean bera joango da beti bezala Basajaunari hilea orraztera. Basajauna jauregi aurreko harizpean esartzen da. Mutil gazteak haritzaren adar artetik arraultza biak jaurtzen dizkio neskatxak agindutako hitz hauek esanaz:

Elbarritu eta amildu zaitez

Berehala Basajaunak bizia galdu zuen, Basajaunaren bizia arraultza bi haietan zegoelako.

 

Hunting the European Sky Bears: On the Origins of the Non-zodiacal Constellations / Roslyn M. Frank; Jesus Arregi Bengoa. in Proceedings of the Sixth International Conference of the European Society for Astronomy in Culture, 1998

Iñaki Agirre Pérez