PADICAT

Granadan izandako JT RedIRIS 2006 biltzarrean besteak beste,  Centre de Supercomputació de Catalunyak aurkeztu du egitasmo interesgarrienetakoa. Ricard de la Vega i Siverak PADICAT egitasmoaz jardun du.

Cescatik beste egitasmo interesgarri batzuk proposatu dira, hala nola 2001ean TDX delakoa, Herri Kataluniarretan egindako tesi guztiak sarean esekitzeko ahalegina alegia. Gurean INGUMA dugu antzekoa.

Oraingoa ausartagoa da. Katalanez idatzitako web orrialde guztiak fitxategia batean gorde nahi dituzte. Bai eta Katalunian egindako guztiak ere, .cat domeinukoak gutxienez, eta Kataluniari buruzkoak ere. PADICAT egitasmorako ia berrogei TB beharko dituzte.
Ez da ez egitasmo makala.

Iñaki Agirre Pérez