Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Krisia induzitua izan da
Joseba Felix Tobar-Arbulu - 2012/06/05 13:08
UEUren 40. udako ikastaroen sarrera moduan, UEUk 2012ko ekainaren 4tik 7ra bitartean hitzaldi-sorta bat antolatu zuen Bilboko Alde Zaharrean, La Bolsa aretoan. Lehen saioa, Ekonomia Saileko kidea den Joseba Felix Tobar Arbuluk eman zuen. Gaia: 2012ko ekaina aldean erabateko zentraltasuna duen krisialdi finantzarioa. "Krisia induzitua izan da" izeneko idazki honetan, hitzaldi horren edukia jaso dugu, Josebaren mezu ausarta, kritiko eta heterodoxoa zabaltzeko asmoz.
