Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia eta bertsoa bat eginez

Dokumentuaren akzioak

Zientzia eta bertsoa bat eginez

2015/09/28 - Unibertsitatea.net
Irailaren 26an izan zen bertsoak eta zientzia uztartzen zituen ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoan eta oso esperimentu ederra izan zela esan behar da.
Zientzia eta bertsoa bat eginez

Guk.com-eri Twitterretik hartutakoa

Joan den larunbatean, irailak 26, "Jakinduriek mundue erreko dau" ekitaldia ospatu zem Bilboko Bizkaia Aretoan, sare sozialetan oihartzun handia izan du gainera. Umap-eko lehen joeretan ibili zen egun osoan zehar eta bertaratu zirenek idatzitakoaren arabera errepikatu beharreko ekitaldi bat izan zen, esperimentu bikaina.

Hitzaldi laburrak ematea izan zen helburua, hamar bat minututakoak eta  argia, astronomiaren egoera, adimen artifiziala edota gure hizkuntzan bereizgarria den ergatiboa izan ziren gaiak. Kike Amonarrizen laguntza izan zuten bertsolariek gaiak deskodetu eta errima eta doinua txertatzeko.

Jon Mattin Matxain UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, Naiara Barrado eta Itziar Garate UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileak, Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea eta Itziar Laka hizkuntzalaria eta UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea izan ziren zientzialariak. Bertsolariak, ordea,  Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña.

Hemen dituzue egun horretan Twitter bidez idatzitako mezuak: #bertsozientzia