Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

2020/12/02 - Unibertsitatea.net
Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk antolatuko dituen Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da. 2021ekoa, Udako Ikastaroen 49. edizioa izango da eta Eibarren, Baionan eta Iruñean egingo dira ekainaren 28tik uztailaren 16ra. Edonola, behin behineko data eta tokiak dira hauek, bestelako aukera eta momentuaren arabera egokitu daitezkeenak.

Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak… Hauek 10/15 ordutakoak edo 2/3 egunetan ematekoak izango dira, eta goizez bakarrik edo goiz eta arratsaldez.

Proposamenak #UI49 proposamenak formularioa beteta bidali behar dira urtarrilaren 31rako (barne).

Zalantzarik izanez gero ikastaroen arduradunarekin jarri zaitezke kontaktuan: Irati Iciar,  943821426,

Iturria: UEU365.