Dokumentuaren akzioak
UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko aukera dago urtarrilaren 31ra arte
UEUk antolatuko dituen Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da. 2021ekoa, Udako Ikastaroen 49. edizioa izango da eta Eibarren, Baionan eta Iruñean egingo dira ekainaren 28tik uztailaren 16ra. Edonola, behin behineko data eta tokiak dira hauek, bestelako aukera eta momentuaren arabera egokitu daitezkeenak.
Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak… Hauek 10/15 ordutakoak edo 2/3 egunetan ematekoak izango dira, eta goizez bakarrik edo goiz eta arratsaldez.
Proposamenak #UI49 proposamenak formularioa beteta bidali behar dira urtarrilaren 31rako (barne).
Zalantzarik izanez gero ikastaroen arduradunarekin jarri zaitezke kontaktuan: Irati Iciar, 943821426, i.iciar@ueu.eus
Iturria: UEU365.