Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia egin du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia egin du UEUk

2022/12/12 - Unibertsitatea.net
Udako Ikastaroen 51. ediziorako proposamenak bidaltzeko aukera dago urtarrilaren 31ra arte.

UEUren Udako Ikastaroen 51. ediziorako ikastaro proposamenak bidaltzeko aukera dago urtarrilaren 31ra arte. UEUrekin lan egin nahi duenak honako ezaugarriak hartu behar ditu kontuan:

  • Ikastaroen datak: 2023ko ekainaren 26tik uztailaren 14ra.
  • Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñea.
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, topaketak, jardunaldiak…
  • Iraupena: 10/15 ordutakoak, 1/2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.

 

Proposamenak 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 31ra bidali behar dira, ondorengo formularioa beteta: #UI51 proposamenak.

Proposamen guztiak aztertuko dira eta otsailaren amaiera/martxoaren hasierarako erantzungo da.

Iturria: UEU365