Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Udaberriko eskaintza osatzeko ikastaro-proposamenak egiteko deialdia egin du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Udaberriko eskaintza osatzeko ikastaro-proposamenak egiteko deialdia egin du UEUk

2021/10/25 - Unibertsitatea.net
Ikastaroak 2022ko otsaila eta ekaina bitartean emango dira eta proposamenak azaroaren 14rako bidali behar dira.
Udaberriko eskaintza osatzeko ikastaro-proposamenak egiteko deialdia egin du UEUk

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Udaberriko ikastaro eskaintza diseinatzen hasi da UEU eta hau osatzeko ikastaro-proposamenak egiteko deialdia egin du.

Formatu desberdineko eskaintzak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak… 10/20 ordu bitartekoak, astean zehar edo asteburuetan ematekoak. Saioak 2022ko otsaila-ekaina bitartean emango dira, Eibarren eta Iruñean.

UEUrekin lan egin nahi duen guztiari zuzendutako deialdia da eta interesatuek ikastaroaren gaia eta gutxi gorabeherako azalpen labur bat bidali behar dute azaroaren 14a baino lehen ikastaroak@ueu.eus helbidera.

Iturria: UEU365.