Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk irakasleak behar ditu Prest_Gara programan antolatuko dituen ikastaroetarako

Dokumentuaren akzioak

UEUk irakasleak behar ditu Prest_Gara programan antolatuko dituen ikastaroetarako

2019/01/21 - Unibertsitatea.net
Parte hartzeko euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea eskatzen da. Proposamenak urtarrilaren 28rako bidali behar dira.
UEUk irakasleak behar ditu Prest_Gara programan antolatuko dituen ikastaroetarako

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea ireki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak:  PREST_GARA 2019/2020.

UEUk programan parte hartuko du eta antolatuko diren ikastaroetan irakasle moduan lan egiteko deialdia egin du. Hemen dituzu eskaini nahi dituzten ikastaroen zerrenda gaika sailkatuta.

Ikastaroren bat antolatzeko interesa baduzu euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea beharrezkoa da. Honez gain eskatzen direnen berri UEU365 blogean duzu.

Urtarrilaren 28ra arteko epea dago o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra) helbidean egiteko.