Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk irakasleak behar ditu Prest_Gara programako ikastaroetarako

Dokumentuaren akzioak

UEUk irakasleak behar ditu Prest_Gara programako ikastaroetarako

2021/01/11 - Unibertsitatea.net
Parte hartzeko euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea eskatzen da. Proposamenak urtarrilaren 21erako bidali behar dira (10.00ak aurretik).
UEUk irakasleak behar ditu Prest_Gara programako ikastaroetarako

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea ireki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak: PREST_GARA 2021/2022.

UEUk programan parte hartuko du eta antolatuko diren ikastaroetan irakasle moduan lan egiteko deialdia egin du. Hemen dituzu eskaini nahi dituen ikastaroen zerrenda loteka sailkatuta.

Ikastaroren bat antolatzeko interesa baduzu euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea beharrezkoa da.

Eskaerak urtarrilaren 21era bitartean egin behar dira (10.00ak aurretik) o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra) helbidean.

Deialdiaren zehaztasun guztiak UEU365 blogean dituzu.