Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea ireki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak: PREST_GARA 2020/2021.
UEUk programan parte hartuko du eta antolatuko diren ikastaroetan irakasle moduan lan egiteko deialdia egin du. Hemen dituzu eskaini nahi dituzten Ikastaroen zerrenda loteka sailkatuta.
Ikastaroren bat antolatzeko interesa baduzu euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea beharrezkoa da.
Eskaerak urtarrilaren 15era bitartean egin behar dira o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra) helbidean.
Deialdiaren zehaztasun guztiak UEU365 blogean dituzu.