Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia6 lehiaketako sari banaketa abenduaren 1ean egingo da, Eibarren

Dokumentuaren akzioak

#txiotesia6 lehiaketako sari banaketa abenduaren 1ean egingo da, Eibarren

2022/11/28 - Unibertsitatea.net
106 euskal ikertzailek parte hartu dute aurtengo edizioan eta hauen lanak baloratu eta irabazle biak izendatuko ditu epaimahaiak: Uxoa Iñurrieta, Oskar Gonzalez, Miren Berasategi, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkola.

#txiotesia6 lehiaketako irabazleak nortzuk diren abenduaren 1ean jakingo dugu Eibarko Markeskoa Jauretxean egingo den sari banaketa ekitaldian.

106 euskal ikertzailek parte hartu dute aurtengo edizioan eta hauen lanak baloratu eta irabazle biak izendatuko ditu epaimahaiak: Uxoa Iñurrieta, Oskar Gonzalez, Miren Berasategi, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkola.

"Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena" nortzuk diren ezagutzeaz gain, Aitor Cevidanes ikertzailea ere bertan izango dugu  "Euskara buruan ikertu munduan. Euskal zientzialari gazte baten gorabeherak" hitzaldiarekin.

Aitor Cevidanes Miranda (Donostia, 1989) albaitaritzan lizentziatua da. Doktoregoak Txilera eraman zuen eta Andres Bello Unibertsitateko “Kontserbazioaren Medikuntza” doktoregotza programan egin zuen tesia. 2019an defendatu zuen bere tesia: “Kapar, arkakuso eta bektore bidez kutsatutako patogenoen transmisioa Andeetako azeri eta txakurren artean Txileko paisaia antropikoan”. Orain NEIKERen lan egiten du doktoradu ondoko ikerlari bezala. Hemen Unibertsitatea.net atarian egin genion elkarrizketa: "Gizakien jarduerek basanimalien osasunean eta gaixotasunen ekologian inpaktu handia izan dezakete".

Sari banaketa ekitaldia 18.00etan hasiko da eta 40 bat minutuko iraupena izatea aurreikusten dugu. Ostean, mokadu bat hartzeko tartea ere izango dugu eta zu ere bertan izatea nahi dugu. Bertaratzekoa bazara eman izena helbidean.

Etiketak: txiotesia6