Dokumentuaren akzioak
#txiotesia5: parte hartzeko argibideak
2020/10/20 - Unibertsitartea.net
Azaroaren 17rako erronka ederra proposatu diegu euskal ikertzaile gazteei: urteetako ikerketa lana 6 txiotara laburtzea. Bi saritu izendatuko dira: Txiolari ulergarriena eta Txiolari originalena.
Azaroaren 17an egingo den "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia5 ) lehiaketan parte hartzeko argibideak dituzu hemen:
Nori zuzenduta:
- Tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei.
- 2017/2020 urte bitartean (biak barne) tesia aurkeztutako ikertzaileei.
- Aurreko edizioetan parte hartu duten ikertzaileek berriz ere parte hartzeko aukera dute.
- Irabazle izan direnek ezin dute parte hartu.
Helburua:
- Ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.
- Txiokatutako mezuak lehiaketa ondoren bistaratzeko gordeko dira Unibertsitatea.net atariko "Txiotesia" atalean.
- Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
- Arauak bete dituzten txiolarien mezuak epaimahaikideek baloratuko dituzte.
- Bi txiolari hautatuko dira:
- Txiolari ulergarriena: 6 mezutan bere ikerketa lana modu borobilenean azaltzeko gai izan den txiolaria.
- Txiolari originalena: 6 mezutan bere ikerketa lana modurik irudimentsuenean zabaldu duen txiolaria.
Arauak:
- Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
- Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzea .
- Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
- Azaroaren 17an (asteartea) goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
- Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
- Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia5 traola.
- Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
- Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
- Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
- Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
- Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.
Sariak:
- Txiolari ulergarriena: 500€
- Txiolari originalena: 300€
- Irabazle biei elkarrizketa egingo zaie Unibertsitatea.net atarian.
#txiotesia lehiaketa, UEUren Unibertsitatea.net atariak antolatzen duen ekimena da eta aurtengo edizioak, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren babesa du.
Antolatzaileak:
Kolaboratzailea: 