Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia5 lehiaketako irabazleak azaroaren 26an ezagutuko ditugu

Dokumentuaren akzioak

#txiotesia5 lehiaketako irabazleak azaroaren 26an ezagutuko ditugu

2020/11/24 - Unibertsitatea.net
Sari banaketa ekitaldian ezagutuko ditugu 5. edizioko "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena".

Azaroaren 26an, osteguna, #txiotesia5 lehiaketako "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena" nortzuk diren ezagutuko dugu. Eguerdi aldera izango da hitzordua eta zabalduko dugun bideo baten bitartez jakinaraziko dugu erabakia.

Bost kidek osatutako epaimahaiak du bi irabazleak izendatzeko ardura, hain zuzen, 6 mezutan bere ikerketa lana modu borobilenean azaltzeko gai izan den txiolaria (Txiolari ulergarriena) eta 6 mezutan bere ikerketa lana modurik irudimentsuenean zabaldu duen txiolaria (Txiolari originalena).

Egoerak bultzatuta ezin izango dugu Bilboko BIRA Kultur Gunean sari banaketarik egin baina ostegunekoa egun berezia izaten ahaleginduko gara, online bada ere.

Adi gure sareetara!