Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Badugu #txiotesia5 lehiaketako epaimahaia

Dokumentuaren akzioak

Badugu #txiotesia5 lehiaketako epaimahaia

2020/11/05 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 17an egingo da Txiotesia5 lehiaketa. Irabazleen izen-abizenak berriz, azaroaren 26an jakinaraziko ditugu.

Azaroaren 17an egingo da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa: #txiotesia5. Ikertzaile euskaldunak biltzeko aukera paregabea izango da eta ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza.

Tesia egiten ari diren ikertzaileei edo 2017/2020 urte bitartean egin dutenei zuzenduta dago eta sari bi banatuko ditugu: Txiolari ulergarriena (500€) eta Txiolari originalena (300€). Parte hartzeko informazio guztia hemen duzu: Txiotesia5.

Dagoeneko zehaztu dugu bi irabazleak izendatuko dituen epaimahaia. Hauxe txioherrian duten beraien aurkezpena:

Azaroaren 26an emango dugu irabazleen berri, Bilbon, BIRA kultur gunean egitekoak garen sari banaketa ekitaldian.
Etiketak: txiotesia5