Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 34 ikertzailek parte hartu dute dagoeneko #txiotesia5 lehiaketan

Dokumentuaren akzioak

34 ikertzailek parte hartu dute dagoeneko #txiotesia5 lehiaketan

2020/11/17 - Unibertsitatea.net
9:00etatik 15:00etara bitartean jasotako zenbait datu

Gaur da #txiotesia5 lehiaketa eta hona hemen 15:00ak bitartean jaso dugunaren inguruko zenbait zertzelada: 

  • 09.00etatik 15.00etara 34 ikertzailek hartu dute parte.

  • Hauetatik emakumeak 14 dira eta gizonak 20.

  • Iker Taldeak besteak beste, ELEBILAB, DREAM, QUTIS, MAC, INNOkLab, Carnivore Diseases Research Group, GPAC, CEIT...
  • Denetariko jakintza esparruak ezagutzen ari gara: artea, biologia, komunikazioa, zinema, arkeologia, zoologia, energia, musika, eleaniztasuna, euskara, hilekoa. zahartzaroa...

21:00ak arte egongo da parte hartzeko aukera. Animatu zaitez!

Lehiaketa jarraitzeko aukera duzu modu honetan:

Etiketak: txiotesia5