Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia atala: itxura berria

Dokumentuaren akzioak

#txiotesia atala: itxura berria

2020/10/29 - Unibertsitatea.net
2013tik gaur arte ekimenak eman duena jasotzen du atalak.

 

Dakizuenez, #txiotesia5 ate joka dugu: azaroak 17a, apuntatu agendan!. Euskal ikertzaileen lanak lau haizetara zabaltzeko egitasmoa da, klik batean munduko edozein txokotatik ikertzen ari diren horren berri euskaraz emateko topagunea.

Aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta 180 ikertzailetik gora ezagutzeko parada izan dugu orain arte. Twitterren, txiotan idaztitako informazio guztia nolabait jasotzeko #txiotesia atala sortzeko ideia izan genuen, eta baita sortu ere!.

Orain, itxura berria eman diogu eta ekimenak ematen duen guztia bertan isaladatzea nahi izan dugu. Hantxe aurkituko dituzu parte hartzaile guztien txioak edizioka sailkatuta, baita #txiotesia-n ezagutu eta gerora elkarrizketatu ditugun ikertzaileei egindako elkarrizketak....

Azaroaren 17an lan gehiago ezagutzeko aukera izan bitartean sartu #txiotesia atalera. Harribitxi ederrak aurkituko dituzu!