Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 6. edizioa azaroaren 22an egingo da

Dokumentuaren akzioak

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 6. edizioa azaroaren 22an egingo da

2022/10/04 - Unibertsitatea.net
#txiotesia6 lehiaketa 2019/2022 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).

Azaroaren 22an egingo da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia6) lehiaketa. Egitasmoarekin ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.

Lehiaketa Twitter bidez egingo da eta 2019/2022 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Parte hartzaileek beraien tesia 6 txiotan azaltzea lortu behar dute eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).

Bost edizio antolatu dira orain arte eta lehiaketaren gaineko informazio guztia (arauak, parte hartzaileen txioak, irabazleak...) jasota dago Unibertsitatea.net atariko #txiotesia atalean.

UEUren Unibertsitatea.net atariak antolatzen du egitasmoa, eta aurtengo edizioan kolaboratzaile izango du UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedra.

Euskaraz egiten den izaera honetako lehiaketa bakarra da eta aurten ere lehiaketan parte hartzera edo bere berri ematera animatu nahi zaituztegu! Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi helbidera.

Uninet      Logo_CulturaCientifica_1tinta_positivo_.jpg

Etiketak: txiotesia6