Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Science+ ekitaldia ospatuko da UPV/EHUren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Science+ ekitaldia ospatuko da UPV/EHUren eskutik

2015/05/06 - Unibertsitatea.net
Maiatzaren 7, 8 eta 9an Science+ izeneko ekitaldia ospatuko da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta zientzia arloan Europan dauden lanbide-aukerak aztertuko dira batez ere.

Datorren maiatzaren 7, 8 eta 9an ospatuko da Science+ izeneko ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Bilboko abandoibarran kokatzen den Bizkaia Aretoan izango da eta besteak beste, interes orokorreko hitzaldi nagusiak, hitzaldiak eta entzule eta hizlarien arteko eztabaida-saioez gozatzeko aukera izango da bertan.

Kazetaritzan eta edizio zientifikoan, ikerketan, I+G enpresetan eta I+Gren finantziazioan ibilbide luzea dutenak izango dira hitzaldi eta eztabaida-mahaietako protagonistetako batzuk. Batez ere, Europako lanbide-aukerei lotutakoak izango dira ekintza guztiak. Pertsonen esperientzietatik ikasi, euren intereseko zientzia-elkarteak ezagutu edota beraientzako lagungarri izan daitezkeen I+G programak ezagutuko dituzte parte hartzaileek.

Jardunaldi gehienak gazteleraz izango dira, hala ere batzuk ingeleraz izango dira. Scienceplus.es webgunean aurkituko duzue ekitaldiaren inguruko informazio gehiago, bertan eman behar da izena.