Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Natur Zientzien 2. Topaketan posterrak aurkezteko epea

Dokumentuaren akzioak

Natur Zientzien 2. Topaketan posterrak aurkezteko epea

2015/10/08 - Unibertsitatea.net
UEUren Natur Zientzien sailak antolatuta, Natur Zientzien 2. Topaketa egingo da 2015eko azaroaren 28 eta 29an Donostian.

Natur Zientzien II. Topaketa Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ospatuko da azaroaren 28 eta 29an. Lehen edizioan bezala, hitzaldiak, mahai-ingurua eta poster-saioa izango dira egitarauaren muina, baina aurten berrikuntza ugari egogo dira. Hemen ikusi dezakezue topaketaren behin behineko egitaraua.

Posterrei dagokienez, naturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten talde eta norbanako guztiek bidali ahal izango dituzte. Honako hauek, esate baterako:

  • Natur taldeek: egiten dituzten ekintzak laburbildu ditzakete poster bakar batean, edo proiektu zehatzen posterrak aurkezu ahal izango dituzte.
  • Ikerketa taldeek: garatzen dituzten ikerketa-lerroen laburpena azaldu ahal izango dute, baina egokiagoa litzateke ikerketa-lerro bakoitzarekin poster bat sortzea, testuingurua, metodologiaren orokortasunak eta abar ezagutzeko. Era horretan, taldeen arteko elkarrekintzak sortzeko aukera handiagoa egongo litzateke. Ikasleek ikerketa taldeek egiten dituzten lanak ezagutzeko aukera paregabea ere izan daiteke honako hau.
  • Naturzaleek: inolako talde batean ere egon gabe lan interesgarriak garatuz gero, horiek aurkezteko aukera izango dute.
  • Erakunde publikoek: naturarekin zerikusia duten proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Posterrak euskaraz idatzita egon beharko dira eta Euskal Herriko zein kanpoko lanak azaldu ahal izango dituzte. Partehartzaile bakoitzak poster bat aurkeztu ahal izango du lehen autore moduan, baina talde bereko hainbat poster aurkeztu ahal izango dira. Posterren egileetako batek topaketan izena ematea ezinbestekoa izango da. Posterrek formatu bertikala izan beharko dute, gehienez 120 cm luze eta 80 cm zabal.

Azaroaren 6a orduko aurkeztu behar dira UEUko Natur Zientzien sailaren helbide elektroniko honetara: natur_zientziak@ueu.eus. Informazio gehiagorako, aldiz, idatzi beste honetara: i.iciar@ueu.eus. Informazio guztia hemen: www.naturzientzientopaketa.eus/2013 .