Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Naima El Bani geologoa eta Juanmari Agirreurreta filosofoa dira txiotesia4 lehiaketako irabazleak

Dokumentuaren akzioak

Naima El Bani geologoa eta Juanmari Agirreurreta filosofoa dira txiotesia4 lehiaketako irabazleak

2018/11/29 - Unibertsitatea.net
Itsas mikrofosilei eta Jean Paul Sartreri buruzko ikerketen txioek eskuratu dute 4. edizioko "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena"ren titulua.

Gaur arratsaldean izan da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia4 ) lehiaketako sari banaketa BIlboko BIRA kultur gunean. Bertan eman dira jakitera 4. edizioko irabazleak: Naima El Bani Altuna eta Juanmari Agirreurreta. Naima izan da txiolaririk ulergarriena eta Juanmari, ostera, originalena. Beraz, 500 eta 300 euro jaso dituzte hurrenez hurren.

Egiten ari diren edo defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka eta guztira 34 ikertzailek hartu dute parte azaroaren 20an egindako lehiaketan.

Bost kideko epaimahaiak izan du irabazleak hautatzeko ardura eta hauetako hiru hurreratu dira Sari banaketa ekitaldira: Iñaki Alegria, Uxune Martinez eta Josu Lopez-Gazpio.

 

Txiolari ulergarriena Naima El Bani Altuna (@Artikoan):

Naima, 25 urteko Bilbotarra da. Geologia ikasi zuen UPV/EHUn. Garai hartan hasi zen itsas mikrofosilak Debako estuarioan aztertzen. Gero Paleozeanografia masterra egin zuen Bordeleko Unibertsitatean eta Bizkaiko Golkoko foraminiferoak ikertzen hasi zen arren aukera suertatu eta Kanadara joan zen Artikoko foraminiferoak ikertzera. Handik gero Norvegiara, Tromsøra, eta hor dabil bere tesia egiten.

Sari banaketa ekitaldira ezin izan du etorri eta handik bidali dizkigu hitz batzuk:

 

Ikusi hemen txio irabazleak: Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz.

Txiolari originalena Juanmari Agirreurreta (@Larrazken):

Juanmari,  Aretxabaletan bizi den Pasai Donibanetarra da (1977). Euskal Filologiako ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta 2017tik doktorea da Filosofian. Hainbat itzulpen lan argitaratu ditu eta lanbidez franrses irakaslea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Juanmarik ere esker oneko hitzak erakutsi zituen eta eskerrak eman zizkion UEUri eta Unibertsitatea.net atariari euskarazko ikerketa sustatzeagatik.

Ikusi hemen txio irabazleak: Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan.

 

Sari banaketa ekitaldian mahai-inguru parte hartzaile eta interesgarri baten parte izan gara hurreratutako guztiok. "Sare sozial analogikoetatik sare sozial digitaletara" izenburupean, garai bateko zientzia dibulgaziorako erremintak eta gaur egungoen gaineko adibide praktikoak ikusi ditugu.  Ainhoa Latatuk gidatu du mahai-ingurua eta Jesus Mari TxurrukaItziar Garate eta Rakel Gamito ikertzaileak izan ditugu gonbidatu.

Saioari amaiera borobila eman diote Olatz Perez de Viñaspre eta Begoña Altuna IXA taldeko #ikergazteek. Izan ere, beraiek sortutako #txiotesia4ko abestia zuzenean eskaini digute. "Beste bat, beste bat"... eta 2. edizioko #ikergazte kongresurako sortu zuten #maduriker abestia ere jo zuten. Mundiala! (Abestiak youtuben ditugu: #txiotesia4 eta #maduriker).

Zorionak irabazleei eta lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!