Dokumentuaren akzioak
Badugu #txiotesia4 lehiaketako epaimahaia
Azaroaren 20an ikertzaile euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia4) lehiaketa egingo dugu. Ikertzaile euskaldunak biltzeko aukera paregabea izango da eta ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza.
Doktoregaiei edo doktoreei (2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei) zuzenduta dago eta sari bi banatuko ditugu: Txiolari ulergarriena 500€ eta Txiolari originalena 300€.
Dagoeneko zehaztu dugu bi irabazleak izendatuko dituen epaimahaia eta hauexek izango dute txioen balorazioa egiteko ardura:
- Iñaki Alegria (@inakialegria): Doktorea informatikan, EHUko irakaslea eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko burua. UEUko zuzendari ohia da.
- Pilar Kaltzada (@pkaltzada): Komunikazioan aditua da eta egun komunikazioa eta estrategia uztartzen dituen Linking Ideas proiektuan dihardu lanean besteak beste. UEUkidea da.
- Josu Lopez-Gazpio ( @Josu_lg): Kimikan doktorea, UEUko Kimika Sailburua eta zientzia-dibulgatzailea da. @tolosaldeataria-n eta @zientzia_k-n idazten du.
- Uxune Martinez (@UxuneM): Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziatua da. Egun Euskampus Fundazioaren Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko zabalkunde zientifiko arduraduna da. UEUkidea ta bertako Inguma datu-baseko dokumentalista ohia.
- Asier Sarasua (@asarasua): Biologoa, filologoa, ikertzailea, idazlea, blogaria... egun CodeSyntaxen dihardu lanean besteak beste. UEUkidea da.
Apuntatu agendan azaroaren 20a eta animatu zaitez zure tesia 6 txiotan azaltzera! Oinarriak eta gainerako informazioa Txiotesia atalean aurkituko duzu.