Dokumentuaren akzioak
Matematikari Euskaldunen Topaketarako aurkezpenak bidaltzeko azken eguna martxoaren 23a izango da (ZUZENKETA: epea luzatu dute. Data berria: apirilak 1)
Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa antolatu du UEUren Matematika Sailak uztailaren 10ean, Eibarren. Matematikari euskaldunak elkarren berri izateko, matematikari berriak ezagutzeko eta elkarlanari bide emateko antolatzen dute eta jarraipena emango diote aurreko hiru edizioei: Matematikari Euskaldunen I. Topaketa, Matetop II eta Matetop III.
Topaketara bakoitzaren jardunari lotutako edozein gai aurkeztu daiteke, 15 minututako aurkezpena izan behar da eta proposamena martxoaren 23rako bidali behar zaio Eli Alberdiri, UEUko Matematika Sailburuari (matematika@ueu.org, elisabete.alberdi@ehu.eus). Bertan, izenburua, egileen izen-deiturak, harremanetarako posta elektronikoa eta komunikazioaren laburpena (gehienez orrialde batekoa) zehaztu behar dira.
Iturria: UEU365.