Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Informatikari Euskaldunen XII. Bilkurako komunikazio-deialdia ireki da

Dokumentuaren akzioak

Informatikari Euskaldunen XII. Bilkurako komunikazio-deialdia ireki da

2020/02/05 - Unibertsitatea.net
Aurtengo edizioko gaia Adimen Artifiziala izango da. Bilkura Donostian egingo da maiatzaren 21ean.
Informatikari Euskaldunen XII. Bilkurako komunikazio-deialdia ireki da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren XII. edizioa antolatu du UEUren Informatika Sailak. Maiatzaren 21ean egingo da Donostiako Parke Teknologikoan eta Adimen Artifizialaren gaia izango da bilkurako gai nagusia. Honez gain, betiko bezala, tokia izango dute informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek.

Informatikaren alorrean izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea izango da bilkuraren helburua eta bertan parte hartzeko komunikazio-deialdia zabalik dago. Otsailaren 24a izango da proposamenak bidaltzeko azken eguna.

Xehetasun guztiak IEB2020 Adimen Artifiziala blogean aurkitu dituzu.