Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IkerGazte2021 kongresuan artikulu zientifikoak aurkezteko deialdia ireki da

Dokumentuaren akzioak

IkerGazte2021 kongresuan artikulu zientifikoak aurkezteko deialdia ireki da

2021/01/28 - Unibertsitatea.net
UEUk antolatzen duen kongresua Gasteizen egingo da 2021eko ekainaren 9tik 11ra. Tesia egiten ari diren ikertzaileei edo azken bost urteetan bukatu dutenei zuzendutako ekimena da.
IkerGazte2021 kongresuan artikulu zientifikoak aurkezteko deialdia ireki da

(Irudia: UEU)

IkerGazte2021: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz Kongresuaren 4. edizioa egingo da Gasteizen 2021eko ekainaren 9tik 11ra. UEUk antolatzen duen ekimena da IkerGazte eta helburu nagusia ikertzaile gazte euskaldunak biltzea eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Kongresua tesia bukatzen ari diren ikertzaileei edo azken bost urteotan amaitu dutenei zuzenduta dago eta dagoeneko ireki da artikulu zientifikoak bidaltzeko 1. deialdia. Artikuluak bidaltzeko epea 2021eko urtarrilaren 26tik martxoaren 15era egongo da zabalik.

Artikulu-eskaera egiteko informazio guztia UEU365 blogean aurkituko duzu.