Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasle gorren unibertsitateko ikasketa prozesua aztertu du ikasle batek

Dokumentuaren akzioak

Ikasle gorren unibertsitateko ikasketa prozesua aztertu du ikasle batek

2015/09/23 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko ikasle bat izan da ikerlana egin duena eta gradu amaierako lana izan da.
Ikasle gorren unibertsitateko ikasketa prozesua aztertu du ikasle batek

UPV/EHU orrialdetik hartua

Elene Sorazu du izena ikerlan hau egin duen ikasleak eta UPV/EHUko Gizarte Hezkuntza graduko amaiera lana izan da. Bere lanerako, hiru campus desberdinetan ikasten ari diren 13 pertsona gor, mota honetako ikasleak izan dituzten 18 irakasle eta Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko teknikari arduraduna elkarrizketatu ditu.

Entzumen arazoak dituzten pertsonek ikasgeletan bizi duten egoera ezagutaraztea izan da lanaren helburua, irakasleak sentsibilizatzearen eta ikasleak eurak motibatzearen garrantzia azpimarratuz. Hori lortzeko, alderdi biak elkarlanean aritu behar direla uste du gazteak, alde batetik irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, eta bestetik, eskolen jarraipenean.

Elene Sorazuk atera duen ondorioetako bat, gortasunaren eta haren ondorio eta beharrizanen inguruko ezagutza ezak pertsona gorren kolektiboa oso heterogeneoa bilakatzen duela izan da. Baina hori ez omen da horrela, norbanako bakoitzak bere ezaugarriak baititu, esate baterako gor batek entzumen gabezia arina izan dezake, eta beste batek entzumena eta ikusmena apurka galtzearen gaitza.

Hemen duzu artikulu osoa irakurgai Elene Sorazuren ikerlanaz gehiago jakiteko: Hesiak hausten.