Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasketa konbinatua hobetzeko ikerketa baten emaitzak plazaratu berri dira

Dokumentuaren akzioak

Ikasketa konbinatua hobetzeko ikerketa baten emaitzak plazaratu berri dira

2015/04/13 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUn egin da ikerketa eta horren helburua ikaskuntza konbinatua errazagoa eta eraginkorragoa bilakatzea izan da.

Gero eta ohikoagoa da onlineko eta ohiko metodologiadun ikasketak uztartzen dituen ikasketak burutzea, gainera, metodologia hau hezkuntza-alor guztietara zabalduko omen da. Horren harira, duela gutxi UPV/EHUko ikerketa-talde batek ikaskuntza konbinatua errazagoa eta eraginkorragoa bilakatuko duen ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu.

Euskal Herriko Unibertsitateko GaLan ikerketa-taldean teknologian oinarritzen diren hezkuntzarako tresnen inguruko ikerketak egiten dituzte. Egiten duten lanaren adibide da, esate baterako, Maite Martin ingeniari informatikoak bere tesian garatu duen ikaskuntza konbinatua edota erdi presentziala hobetzeko gauzatu duen sistema.

Teknologia berriak indar handiz iritsi direla uste du Maite Martinek, baita egungo haur eta nerabeak sistema gehiagorekin lan egitera ohituta egotean klasean aspertu egiten direla ere. Hori dela eta, ikaskuntza konbinatuaz baliatzen ikasi beharra azpimarratzen du, denontzat lagungarri bihurtze aldera.

Hala ere, metodologia honek hutsuneak dituela eta, horiek hobetze aldera ikasle eta hezkuntza-plataformen arteko interakzioak aztertzeko tresna generikoak sortu ditu, irakasleei zein ikasleei hartu-eman automatikoa eskaintzeko. Ikaskuntza hobetu eta errazteaz gain, ikaskuntza-prozesua automatikoki monitorizatzea du helburu.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Ikaskuntza erdipresentziala, etxea ikasgela bihurtzen duen sistema.