Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

2020/10/21 - Unibertsitatea.net
5.000 euroko 2 diru-poltsa banatuko dira eta eskaerak egiteko epea azaroaren 9an bukatuko da.
Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko bi diru-poltsa deitu ditu UEUk EWKEren laguntzarekin.

Ikerketa-lanak 8 hilabeteko iraupena izango du eta helburua, wikimedia proiektu bat edo gehiago erabili eta indartzea izango da. 5.000 euroko 2 diru-poltsa banatzea aurreikusten da eta irabazleek aukera izango dute Errenteriako Torrekuako HDGunean "ikerlari egoiliar" bezala lan egiteko.

Eskaerak 2020ko urriaren 19tik azaroaren 9ra arte egin behar dira UEUko webgunearen bidez. Informazio guztia hemen duzu: Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia 2020.