Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketan komunikazioak aurkezteko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketan komunikazioak aurkezteko epea ireki da

2021/04/28 - Unibertsitatea.net
Topaketa uztailaren 2an egingo da Eibarren. Komunikazioen laburpenak maiatzaren 14rako aurkeztu behar dira.
Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketan komunikazioak aurkezteko epea ireki da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa antolatu du uztailaren 2an UEUren Hizkuntzalaritza Sailak. Aurtengo edizioa euskararen azterketa sinkronikoari eskainiko diote eta fonologia, sintaxia, bariazionismoa, semantika, dialektologia, edota psikohizkuntzalaritza bezalako gaiak landuko dituzte.

Euskararen azterketa sinkronikoaren alorreko ikertzaileen topaleku izan nahi du Eibarko jardunaldiak eta orain, topaketan komunikazioak aurkezteko deialdia ireki berri da. Laburpenak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 14a izango da.

Parte hartzeko xehetasun guztiak hemen dituzu: UEU365.