Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketan komunikazioak aurkezteko deialdia ireki da

Dokumentuaren akzioak

Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketan komunikazioak aurkezteko deialdia ireki da

2022/04/04 - Unibertsitatea.net
Topaketa uztailaren 1ean izango da, eta komunikazioak aurkezteko azken eguna apirilaren 29a.

Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa egingo da uztailaren 1ean,  Eibarren, UEUren udako ikastaroen 50. urteurrenaren egitarauaren baitan.

Biltzarraren helburua, euskaraz historia egiten duten ikerlariak biltzea, elkarren lanaren berri izatea eta etorkizunera begira historialari euskaldunen arteko elkarlana sustatzea dira.

Orain, komunikazio proposamenak aurkezteko deialdia egin dute. Gai desberdinak aurkeztu daitezke, antolatzaileen esanetan: "historia zentzu zabalean ulertuta, bai historiografiatik, bai arkeologiatik, bai artearen historiatik, bai literaturaren azterketatik egindako lanak aurkeztu ahalko dira". Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 27a da.

Info + : Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa.

 

Etiketak: deialdia