Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hasi da #txiotesia6: GAUR 9etatik 21etara

Dokumentuaren akzioak

Hasi da #txiotesia6: GAUR 9etatik 21etara

2022/11/22 - Unibertsitatea.net
Goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara bitartean idatzi behar dira txioak eta txiolari ulergarrienak eta originalenak eramango dute saria.

Oraindik garaiz zaude! gaur, 9tatik 21.00etara, laburtu zure tesia 6 txiotara.

Seigarrenez egingo da GAUR, AZAROAK 22, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa, #txiotesia6. Helburua ikertzaile euskaldunek egiten duten lana jendarteratzea eta hauei izen-abizenak jartzea da.

Lehiaketa Twitter bidez egiten da eta parte hartzaileek (2019/2022 urte bitartean tesia aurkeztu dutenek edota tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileak) beraien tesia 6 txiotan azaltzea lortu behar dute.

Goizeko 09.00etatik gaueko 21.00etara bitartean idatzi behar dira txioak eta hauek aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan. Eta ez ahaztu:

  • Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
  • Tesia 2019/2022 urte bitartean (biak barne) aurkeztuta izan behar da edo gaur egun tesia egiten aritu.
  • Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzeak.
  • Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
  • Lehiaketa egunean goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bidali daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
  • Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
  • Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia6 traola.
  • Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
  • Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
  • Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
  • Ez dira onartuko txioak ordezkatuko dituzten testu osagarri, dokumentu atxiki edo ikusentzunezko baliabidetara bideratutako estekak.
  • Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.
  • Parte hartzaileen eta antolatzaileen arteko hartu emana errazteko asko lagunduko luke lehiaketa egunean @Uninet_ataria kontua jarraitzeak.

 

Sariak Txiolari ulergarrienarentzat (500€) eta Txiolari originalenarentzat  (300€) izango dira.

Jarraipena egin zenezake @Uninet_ataria kontutik edo #txiotesia6 traola jarraituta. Informazio guztia #txiotesia atalean duzu.

 

Etiketak: txiotesia6