Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Geomatika eta Inteligentzia Espaziala topaketan komunikazioak aurkezteko deialdia egin dute

Dokumentuaren akzioak

Geomatika eta Inteligentzia Espaziala topaketan komunikazioak aurkezteko deialdia egin dute

2019/07/11 - Unibertsitatea.net
UEUk eta Gislan kooperatibak antolatuko dute jardunaldia, azaroaren 15ean, Gasteizen.
Geomatika eta Inteligentzia Espaziala topaketan komunikazioak aurkezteko deialdia egin dute

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

Azaroan izango da Gasteizen Geomatika eta Inteligentzia Espaziala (Geomatika2019) topaketa. UEUk eta Gislan kooperatibak antolatuko dute eta Geografia-informazioko Sistemen (GIS) teknologiaren oraina eta geroa aztertuko dute.

Gero eta esparru gehiagotan erabiltzen da GISa eta teknologia hau dabiltenei beraien esperientziak topaketan partekatzeko deialdia egin diete. Komunikazioen laburpenak bidaltzeko azken eguna 2019ko irailaren 2a izango da.

Informazio gehiago UEU365 blogean aurkituko duzu.