Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hasi da #txiotesia5: GAUR 09.00 -21.00

Dokumentuaren akzioak

Hasi da #txiotesia5: GAUR 09.00 -21.00

2020/11/17 - Unibertsitatea.net
Goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara bitartean idatzi behar dira txioak eta txiolari ulergarrienak eta originalenak eramango dute saria.
Hasi da #txiotesia5: GAUR 09.00 -21.00

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Oraindik garaiz zaude! gaurko eguna duzu 9tatik 21.00ak bitartera urteetako lan hori 6 txiotara laburtzeko.

Bosgarrenez egingo da GAUR, AZAROAK 17, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa, #txiotesia5. Helburua ikertzaile euskaldunek egiten duten lana jendarteratzea eta hauei izen-abizenak jartzea da.

Lehiaketa Twitter bidez egingo da eta parte hartzaileek (2017/2020 urte bitartean tesia aurkeztu dutenek edota tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileek) beraien tesia 6 txiotan azaltzea lortu behar dute.

Goizeko 09.00etatik gaueko 21.00etara bitartean idatzi behar dira txioak eta hauek aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan. Eta ez ahaztu:

  • Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
  • Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikertzaileen parte hartzeak.
  • Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
  • Azaroaren 20an (asteartea) goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
  • Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
  • Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia5 traola.
  • Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
  • Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
  • Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
  • Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
  • Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.

 

Sariak Txiolari ulergarrienarentzat (500€) eta txiolari originalenarentzat  (300€) izango dira.

Jarraipena egin zenezake @Uninet_ataria kontutik. Informazio guztia #txiotesia atalean duzu.

Etiketak: txiotesia5