Dokumentuaren akzioak
Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien irabazleak Olatz Perez de Viñaspre, Juan Mari Aguirreurreta, Miren Ibarluzea, Mikele Macho eta Asier López dira
2019/04/05 - Unibertsitatea.net
Sariketa UPV/EHU-k eta Euskaltzaindiak sortu zuten 2008an eta bi urterik behin deitzen da.
Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko sortu zuten UPV/EHU-k eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria.
Sariak bi urterik behin deitzen dira, eta bost jakintza-arlotan banatzen dira. Atzo eman zituzten jakitera 2018ko irabazleak:
- Ingeniaritza eta Arkitektura: Olatz Pérez de Viñaspre Garralda.
- #txiotesia4-ko parte hartzailea izan zen. Ikusi bere ikerketaz txiokatu zuena: "Osasun-alorreko termino sorkuntza automatikoa: SNOMED Ctren eduki terminologikoaren euskaratzea".
- Gizarte eta Lege Zientziak: Juan Mari Aguirreurreta Elosegui.
- #txiotesia4-ko Txiolari Originalena izan zen. Ikusi bere ikerketaz txiokatu zuena: "Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan".
- Elkarrizketa ere egin genion: "Nirea Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da… Betoz hamaika ikerketa eta betoz euskaraz guztiak".
- Artea eta Giza Zientziak: Miren Ibarluzea Santisteban.
- #txiotesia4-ko parte hartzailea izan zen. Ikusi bere ikerketaz txiokatu zuena: "Itzulpengintzaren errepresentazioak euskal literatura garaikidean: eremuaren autonomizazioa, literatur historiografiak eta itzultzaileak fikzioan".
- Osasun Zientziak: Mikele Macho Aizpurua.
- Zientziak: Asier López Eiguren.