Dokumentuaren akzioak
Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarrean komunikazioak aurkezteko aukera dago urriaren 10era arte
Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra antolatu dute azarorako UEUk, Ekonomistak Euskal Elkargoak eta UPV/EHUk.
Azaroaren 26an egingo da Bilbon "Htik BIOra" lemapean eta bigarren edizio honetan "hidrogenotik bioekonomiarako jauzia" eman nahi dute. Goizeko saioan, Krutwigek euskal ekonomiari egindako ekarpenetatik abiatuko dira eta ondoren, hidrogenoa eta bioekonomiaren arteko talkaz, hazkunde-desazkunde problematikaz eta pentsioen etorkizunaz arituko dira. Arratsaldeko saioan, landutako gaiei buruzko tailer praktikoak antolatuko dituzte.
Biltzarrean komunikazio aurkezteko deialdia egin dute eta hauek UEUko Ekonomia Sailera bidali behar dira urriaren 8rako (ekonomia@ueu.eus , Oskar Arantzabal). Egileei onarpena urriaren 22rako jakinaraziko zaie.
Informazio gehiago: UEU365.