Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ebaluazio hezitzailearen esperientzia desberdinak erakutsiko dituzte otsailaren 8an, Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Ebaluazio hezitzailearen esperientzia desberdinak erakutsiko dituzte otsailaren 8an, Eibarren

2020/01/17 - Unibertsitatea.net
"Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten II. jardunaldiak" LABek eta UEUk antolatu dituzte elkarlanean.
Ebaluazio hezitzailearen esperientzia desberdinak erakutsiko dituzte otsailaren 8an, Eibarren

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

LABek eta UEUk "Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten II. jardunaldiak" antolatu dituzte otsailaren 8an Eibarren.

Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera Ebaluazio Hezitzailea posible dela erakusteko antolatu dituzte jardunaldiak eta horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko adibideak ezagutaraziko dituzte.

Hauxe da egitaraua:

09:00-09:30. Harrera eta dokumentazio banaketa

09:30-10:15. Kokapena: Ebaluazio Hezitzailea. Marko teorikoaren aurkezpena; oinarri pedagogikoen garapena; dekalogoa, Ruben Iglesias (Zumaiako institutuko irakaslea, Curriculumean eta Ebaluazio Hezitzailean aditua.) eta Nora Salbotx (Amaiurgo Eskolako zuzendaria, NUPeko irakaslea, Hik Hasiko kidea. UEUko kolaboratzailea).

10:15-13:30  Praktika onak.

  • 10:15-11:30. Haur eta lehen hezkuntzako, proiektuak eta adibideak ezagutuko ditugu. Bizilore Azkoitiko Eskola Aktiboa eta Kattuka Arbizuko haur eskola.
  • 11:30-12:00 Atsedena eta mokautxoa.
  • 12:00-13:30 Bigarren Hezkuntza: Gasteizko Armentia Ikastola; Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxea eta HUHEZI unibertsitatea ebaluazio hezitzailerantz egiten duten lana ezagutuko dugu.

13:30-14:00  Ondorio orokorrak eta hausnarketa. Ruben Iglesias eta Nora Salbotxek gidatuta

14:00-14:15  Balorazioa.

Xehetasun guztiak hemen: Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten II. jardunaldiak

Ikusi Ibai Redondo antolatzaileari UEU365 blogean egindako elkarrizketa: "Ikasleen ahalduntzea, autonomia eta ikuspegi kritikoa sustatu behar du ebaluazio hezitzaileak".