Ziztu bizian
emakumea_ikertzailea bilaketaren emaitzak:
Alazne Aizpitarte: “Gazte eta nerabeek kontrola jeloskortasunarekin lotzen dute, eta jeloskortasuna benetako maitasunarekin”
Azpeitiarra da Alazne Aizpitarte eta Psikologiako ikasketak bukatu ondoren, "Familia eta Bikote Terapia" masterra egin zuen. Ondoren, "Bikoteen Arteko Biolentzia" nazioarteko tesia burutu zuen. Gaur egun, nerabe eta gaztetxoen bikoteetan ematen diren bortxa zantzuak ekiditeko ikastaroak ematen dihardu.
Amaia Alvarez: "Mikromatxismoaz aritzen gara tarteka, nahiz eta betiko matxismoak bizirik irauten duen"
Bilbokoa den arren Gasteizen bizi da Amaia Alvarez. Bertan burutu zituen Euskal Filologia eta Literatur zientzietako doktoretza eta gaur egun irakasle lanetan dihardu Hizkuntza eta literaturaren didaktika sailean. Katalina Eleizegiren antzezlanen gainean burutu zuen bere tesia, nazio eta genero identitateari begira jarri zen, ikerketa lerrotzat "Literatura eta generoa" eta "Diskurtsoa eta generoa" izanik.
Ana Viñals: “Gero eta presoagoa izango den Interneta ezagutuko dugulakoan nago”
Ana Viñals 28 urteko bilbotarra da, Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua eta Kongresu, Ekitaldi eta Azoken Antolakuntzan masterrarekin. Karrera UPV/EHUn egin zuen eta masterra, aldiz, Deustuko Unibertsitatean. Borondatezko lana egitea da gehien gustatzen zaion gauzetako bat, bere denbora librea adindunei zein gazteenei teknologia digitalaren erabilera irakasten ematea.
Itziar Gonzalez-Dios: "Gizarteari zer ikertzen ari garen eta zer lortzen dugun adieraztea zor diogula ezin dugu ahaztu"
#txiotesia2 lehiaketako "Txiolari ulergarriena" elkarrizketatu dugu: Itziar Gonzalez-Dios. Egun zertan ari den eta epe laburrean zein asmo dituen galdetu dizkiogu besteak beste.
Madalen Goiria: "Etxean hezteko aukera eskubide bat da eta legeztatu egin beharko litzateke"
Madalen Goiria zornotzarrak "homeschool"aren gaia lantzen dihardu azken urteetan. Doktorego-tesia gai honen inguruan jorratu du eta gaia lantzen duen bloga ere editatzen du.
Amaia Arroyo: "Irakasleen formakuntzan teknologien erabilera egokia da sustatu behar dena"
Amaia Arroyo ikertzailea etorkizuneko irakasleen formazioan sarean izatearen, komunikatzearen eta ikastearen garrantzia lantzen dabil doktorego-tesian. Berarekin izan gara.
Itziar Garate: "Nire laborategia Artizarra bera da"
Itziar Garate fisikaria Artizarraren Hego-poloko zurrunbiloak aztertzen ari da bere doktorego-tesian. Elkarrizketatu egin dugu.
Uxoa Anduaga: "Umorea zer den eta zer ez den botereak definitzen duela erakutsi dit ikerketak"
Uxoa Anduaga Soziologian lizentziatua da eta egun "Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia" tesia egiten ari da.
Amaia Pavon: "Nerabeek ikus-entzunezkoen bitartez interpretatzen dute mundua, eta haien bidez eraikitzen dute taldearen identitate soziala"
Gazteek euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea nahi bada, gazteentzako propio sortutako produktuak ekoitzi behar direla defendatzen du Ikus-entzunezkoen Komunikazioan adituak. Hori bai, uste du gaur gaurkoz ez dela horrelakorik existitzen.
Nagore Prieto: "Instituzioek eginkizun garrantzitsua dute eraikinetako kutsatzaileak arautzeko"
Eraikinekin lotutako kutsadura ikertzea izan da Nagore Prietok egindako ikerketaren helburua. Metodo hori zehazteko, baina, herritarren kontzientziazioaz gain, erakunde publikoen parte hartzea beharrezkoa dela uste du; eta, gainera, ikertutakoa ezagutarazteko bultzada behar duelakoan dago.
Itxaro Perez: "Laborategi xumeetan ikerketa onak egiten dira, baina lotsagarria da geroz eta laguntza gutxiago izatea"
Minbizia peptidasa izeneko proteinek sortzen ote duten ikertu du Itxaro Perez ikertzaileak. Lortutako emaitzekin ospitaleetan teknika berriak martxan jartzeko goiz delakoan dago, baina gaixotasuna azkarrago detektatzeko urratsak eman direla dio.
Estitxu Garai: “Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da”
Publizitatearen mundu elebidunean euskarazko mezuek izaten dituzten aldaketak ditu ikergai Estitxu Garaik lantzen ari den tesian. Hizkuntza dena delakoa ere, gakoa mezu elebidunak sortzea delakoan dago.
Itxaso Martin: ""Normala" denean denok dakigu nola jokatu, besteak beldurtu egiten gaitu"
Itxaso Martinek (1981), ikus-entzunezko komunikazioan eta gizarte eta kultur antropologian lizentziaturak egin ondoren ikerketa feministak eta generoak masterra egin zuen. Orain, doktoretza egiten dabil. Elkarrizketatu egin dugu.
Maria Ruiz: “Argi dago espetxealdia ez dela oro har bizipen atsegina inorentzat, baina badirudi emakumeentzat esperientzia bereziki kaltegarria eta lazgarria dela"
Maria Ruiz antropologoari elkarrizketa bere tesiaren gainean: Espetxeak eta emakumeak.
Olatz Perez de Viñaspre: “SNOMED CTk, medikuntza alorreko sare semantikoak, milioi bat termino inguru barnebiltzen ditu, guztiak eskuz euskaratzea lan oso neketsua da”
Olatz Perez de Viñaspre Sistemen Informatikan Ingeniari Teknikoa eta Informatikan Ingeniaria da eta IXA taldeak eskaintzen dituen Karrera Bukaerako Proiektu bati esker eman zituen Lengoaia Naturalen Prozesamenduan lehenengo urratsak.
Elizabete Manterola: "Tesian idazle bakarraren lanean sakontzeko aukera izan nuen eta haratago jo nahi nuke, idazle ezberdinen joerak identifikatu eta alderatu, esaterako"
Elizabete Manterola Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da Bartzelonako UABean. Gaur egun UPV/EHUko irakaslea da eta horretaz gain UEUko Itzulpengintza Saileko sailburua da. 2012an aurkeztu zuen tesia eta guzti honetaz berarekin hitz egiteko parada izan dugu.
Irantzu Fernandez: “Heldutasunetik nerabezarorako maitasuna idealizatzeko joera dago”
Irantzu Fernandez Soziologian eta Gizarte Antropologian lizentziatua da eta UEUko Antropologia sailburuetako bat da. Nerabezaroko maitasunak hartu ditu bere tesia egiteko aztergai.
Aiora Jaka: “Etengabe neukan gure Sarri gogoan. Nire tesia irakurtzen irudikatzen nuen, irribarre erdi batekin ahoan”
UPV/EHUn itzulpengintza eta interpretazioa ikasi ondoren doktoratu den lehena izan da Aiora Jaka. Doktoretza tesia Joseba Sarrionandia idazle eta itzultzaileari buruz egin du.
Irati Agirreazkuenaga: “Doktoretza egitea erabakitzea maiz ez da ausardia kontua, informazio eza edo ezjakintasun kontua baizik”
Irati Agirreazkuenaga Onaindiak 25 urte ditu eta 2008an Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak bukatu zituen EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Urte berean, EHUko Kazetaritza II Sailean hasi zen ikerketa lanak garatzen. Ordutik, komunikazio zientzien baitako adar berritzaileak ezagutzeaz gain, Bilbo, Hanburgo, Glasgow, Cardiff edota Bragan ospatutako biltzar desberdinetan parte hartu du.